Bardozen gertatuko emakumearen hilketaren aurrean gaitzesteko adierazpena

Udalak “bere gaitzespen irmoena azaldu du Bardozen (Lapurdi) gertatutako emakumearen hilketaren aurrean”, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.

Tokiko erakundeak gogorarazten du heriotzek “emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”.

Ezagutzera emandako oharrean dioenez “tragedia honek berriro dakarkigu gogora Udalak eta gizarte osoak daukagun erantzunkizuna, Leioan Berdintasuna eraginkor izateko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude