Behargintzak “udaberri digitala” bultzatuko du establezimendu txikietan

“Udaberri digitala” Behargintzak bultzatutako ekimena da, hamar langile baino gutxiago dituzten herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu txikietarako, tresna digital funtzionalen inguruan eguneratu daitezen.

Ekimenak, SPRIren Mikroenpresa Digitala programaren parte dena, lau trebakuntza-pilula eskaintzen ditu: WhatsApp Business (bi ordu), CANVA (bi ordu), e-Administrazioa (bi ordu) eta Datuen babesa (lau ordu). Doan emango dira maiatzaren 21etik ekainaren 13a arte.

Whatsapp business

WhatsApp Business zer den ikasteko formazio-saioa maiatzaren 21ean burutuko da, arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara Behargintzaren egoitzan (Mendibile, 3). Aplikazio honi buruzko informazioa eman nahi du modu azkarrean hartu-emana izan eta bezeroekin harrmenak hobetzeko eta gehitzeko. Interesaturik dauden pertsonek izena eman dezakete, maiatzaren 19ra arte, hona esteka honetan sakatuz: https://bit.ly/2J6LowP. Saiora sakeleko telefonoa eraman behar da eta App-a bakarrik eskuratu daiteke Play Store-n sartuz gero.

Canva

Canva aplikazioak edukiak eta konposaketak diseinatzeko balio du, marketin-agiriak eta materialak sortzeko. Prestakuntza saioa maiatzaren 28an burutuko da, 14:00etatik 16:000etara Kultur Leioan (José Ramón Aketxe Plaza,11) dagoen KZGunean. Izena emateko, maiatzaren 22ra arte, ondoko estekan klikatuta egin daiteke: https://bit.ly/2XY0GIO.

e-Administración

Prestakuntza saio honetan administrazio publikoarekin izapide telematiko nagusiak egiteko erabili behar diren tresnak ezagutarazi nahi dira. Maiatzaren 5ean, asteazkenez, burutuko da Kultur Leioan kokatua dagoen KZGunean, 14:00etatik 16:00etara. Izena ematea maiatzaren 29ra arte egin daiteke ondoko esteka honetan klikatuta: https://bit.ly/2IT6nnx. Irakalseak txartel akoplagarrietarako irakurgailu digitalak banatuko ditu gelan.

Datuen Babeserako Erreglamendua

Edozein enpresa txikik eta langile autonomok bete behar duen Datuen Babeserako Erreglamendu Orokorrara ezagutarazi nahi du.

Bi prestakuntza saio emango dira, ekainaren 11an (asteartez) eta 13an (ostegunez), Kultur Leioan kokatuta dagoen KZGunean. Izena eman daiteke, ekainaren 5era arte, ondoko estekan klikatuta: https://bit.ly/2PIb98g.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude