Gaur, asteartez, arratsaldeko 19:00etarako egin du deialdia Gure Esku Dago Leioa ekimenak, Boulevard-ean.
Elkarretaratzea Catalunyako Asanblada Nazionalaren Jordi Sánchez-en eta Omnium Cultural-en Jordi Cruixat-en kartzelatzeak salatzeko deitu du herri ekimenak “Junts” leloarekin. Zabaldutako afitxean “Gu beti Kataluniarekin!” ere gehitu dute.
Elkarretaratzera senyerak eta ikurriñak eramateko eskaera ere egin dute GED Leioako kideek.