Catalunyarekin elkartasunean Leioan

2017ko urriaren 3an egin zen bigarrengoz Leioan Kazerolada ibiltaria plazaz plaza. Horrela adierazi zioten Catalunyari elkartasuna bertan bildutakoek 22:00etatik 23:00etara egindako ekimen honen bitartez. Lehenengo aldiz urriaren 1ean, hots, Catalunyako Erreferendum egunaren gauean bertan, ia 300 lagun bilduta. Bigarrenez 180 leioaztar batu ziren estatuaren errepresioa errefusatzeko, demokrazia eta erabakitzeko eskubidea defendatzeko eta herriek erabaki behar dutela aldarrikatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude