Zine-forum Perseo :: Herrialde arabiarrak eta Iran zikloa: “Los caballos de Dios”

Zikloaren amaierara helduko dira bihar, asteartez,  “Los caballos de Dios” (Nabil Ayouch. Maroko, 2012) filmarekin.  Bertsio originalean proiektatuko da. Yachinek hamar urte ditu eta familiarekin txabola batean bizi da Sidi Moumenen, Casablanca-ko herrixka batean. Bere anaia Hamid, 13 urte ditu eta auzoko zaintzaile eta liderra da. Hamid kartzelaratua denean, Yachinek hainbat lan egingo ditu anaia laguntzeko eta inguratzen duen miseria, biolentzia eta droga atzean uzteko. Hamid erradikalizatuta irtengo da kartzelatik eta anaia eta lagunak konbentzituko ditu bere zirkulora batzeko. Abou Zoubier imanak fisikoki eta mentalki entrenatuko ditu gazteak, martirak izateko hautatuak izan direla komunikatu baino lehen.


LABURREAN

Jatorrizko titulua: Les chavaux de Dieu Urtea: 2012 Iraupena: 113 minutu Herrialdea: Maroko Zuzendaria eta Gidoilaria: Nabil Ayouch Musikagilea: Malina Meinier Argazkia: Hichame Alaouie Aktoreak: Abdelhakim Rachid, Abdelilah Rachid, Hamza Souidek, Ahmed El Idrissi El Armani Produktorea: Les filmes du nouveau monde Generoa: Drama Sariak: 2012: Canneseko Jaialdia (Sekzio ofiziala – “Un Certain Regard” azpiatala-). Valladolideko Jaialdia (Seminci): Pelikula Onenaren Urrezko Galburua

Trailerra

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.