Gabonetako Konzertuak :: Leioako Musika Banda Kultur Leioan

Larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera burutuko da Leioako Musika Bandaren Gabonetako ohiko kontzertua Kultur Leioaren Auditoriumean.

Emanaldi honetarako espreski prestaturiko errepertorio batekin, tokiko Musika Bandak “ahaztezina eta oso hunkigarria izatea espero dugun kontzertua” eskaini nahi du. Oraingo Bandarekin “bandeiro ohi askoren kidek ere joko dute”. “Bandeiro” ohi guztiak gonbidatu eta bandaren belaunaldi guztiak bildu nahi izan dituzte. Horretarako “gure historian mugarri izandako errepertorioa” aukeratu dute. Diotenez, “lan zoragarriak, kalitate eta maila musikal handikoak” dira, “guretzat mami emozional handia dutenak”. Eta aurreratzen dute “zenbait ustekabe” egongo direla, “bestela ez bailitzateke Leioako Musika Banda!”


Laburrean

Ekitaldia  Musika kontzertua

Taldea  Leioako Musika Banda

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Eguna  Abenduaren 23an

Ordua  19:00etan

Sarrera  3,75 – 5 €

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude