Dena prest Greba Feministari ekiteko Leioan

Hainbat bilkura publiko eginda, Leioako emakume feministak Martxoaren 8ko Greba Feministaren lanketaren azken txanpari ekin diote. Kartelak eta eskuorriak banatzen ari dira herriko txoko ezberdinetan nazioarteko emakumeen egunean “Heteropatriarkatu kapitalistari planto!” egiteko emakumeak deitzen.

Eta dena dute prest ostiralerako. Goizeko 8:30ean Sakoneta Kiroldegian bilduko dira, pikete informatiboak martxan jartzeko. 10:30ean Konzentrazioa burutuko dute Iparragirre kaleko Bulebarrean. Ordu erdi beranduago, 11:00etan, Sakonetatik abiatuko dira Areetara, kazerolada baten bidez zarata eginez.

Eguerdiko 12:00etan Areetan eskualdeko manifestazioari emango zaio hasiera. Getxoko auzo horretatik eta Erromotik ibiliko dira eskualdeko emakume feministak euren aldarrikapenak ozen agerraraziz.

Azkenik, arratsaldeko 16:30ean Sakonetan ere, plazaz plazako kalejirari hasiera emango diote. Eta horren ostean, Bilbora abiatuko dira, bertan burutuko baita herrialdeko manifestazio nagusia, greba egun feministari bukaera emateko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude