Donibane Jaiak 2019 :: Kuadrillen jeitsieran 63 taldek hartu zuen parte

Atzo 2019ko Donibane Jaien hasiera ofiziala ospatu zen.

Lehenik eta behin, Mari Pepa eta Arloteren pregoia irakurri zen, Udaletxearen balkoitik, eta txupinazoa bota ostean, jaietan izena eman duten 82 kuadrilletatik 63ren jeitsiera burutu zen.

Jeitsiera koloretsu eta alaia, fanfarre bik girotuta. Txosnen gunean bildu ziren jeitsieran parte hartu zuten kuadrillek, eta handik abiatu ziren Iparragirre kaleko Bulebarreraino, Sabino Arana kaletik barna Luis Bilbao Libanoik buelta eman eta José Ramón Aketxe Plazan bukatzeko.

leihoa.info agerkariak kuadrillen jeitsieran parte hartu zutenen argazkiak bildu ditu bideo batetan, denon ikusgarri eta gozagarri.

Bideoa, hemen duzue ikusgai:

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude