EAJ/PNVk Alderdikide Eguna antolatu du ekainaren 9rako Ondizen

Eusko Alderdi Jeltzaleak Leioako Alderdikide Eguna antolatu du datorren osteko larunbaterako Ondizeko landetan.

Parte hartzaileek autobusez abiatuko dira Batzokiaren aurreko geralekutik Ondizera joateko goizeko 11:30etan. Behin Ondizera helduta, 12:00etan “hamabitakoa” (mokaua) jateko aukera izando dure. 13:30ean ikurrinaren igotzea eta ohorezko aurreskua dantzatzea alderdikide bikainen omenez izango da. 14:15ean bazkariari hasiera emango diote (txartela aldez aurretik erosi behar da Batzokian, 18 €ren truke). Bazkalostea izango da Harratsaldeko 18:30etara arte. Ordu horretan autobuses irtengo dira Ondizetik, Batzokiaren autobus-geralekuraino jeisteko.

Ohi bezala, EAJ-ren arduradunen bat ospakizunean izatea espero da. Aurreko edizioetan, BBB-ren lehendakari Itxaso Atutxa edo Madrilgo Kongresuan diputatu den Aitor Esteban, besteak beste, azaldu dira Alderdikidearen Egun honetan. Gainera, egun osoan zehar umeentzako puzgarriak egongo dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude