EH Bildu, Avanzadaren lurperatzearen alde zarata eta kutsadura atmosferikoarekin bukatzeko

Atzo belarrietako tapoiak eta mozorroak banatu zituen herriko erdigunean errepideak sortzen dituen eragin kaltegarriak salatzeko I Autobidearen trafiko ugariak sortutako kutsadura atmosferikoa ez dela neurtzen salatu zuen I Foru azpiegitura honen zarata eta kutsadura atmosferikoa kontrolatzea exigitzen du Avanzadaren estaltzeari aurre egiten zaion bitartean I PNV eta PSE egiten ditu Udalaren eta Foru Aldundiaren egoeraren eta gelditasunaren erantzule

EH Bildu Leioak atzo arratsaldean belarrietako tapoien eta mozorroen banaketa egin zuen “gure herrian Avanzadak, trafiko arazo larriez gain, sortzen dituen zarata eta kutsadura atmosferikoaren arazo larriei ” aurre egiteko. Eta gogoratu du Leioako zarataren Mapak ondorioztatu zuela “Avanzadaren ondoko guneetan araudiak baimentzen dituen gehienezko soinu-mailak  gainditzen direla”, EAJ/PNVri eta PSEri ikerketa hura “tiradera batetan” gordetzea leporatuz.

Talde subiranistak salatu duenez, “leioaztarrok, eta bereziki Avanzadaren ondoko eremuetakook –Txomin Aresti eskola eta Haurreskola barne–, legalki  eta osasunarentzat onargarriak diren zarata maila askoz handiagoak jasan behar dituzte”. Taldeak gogora ekarri ditu zarataren eragin kaltegarri anitzak: presio arterialaren gorakada eta bere ondorio kardiobaskularrak, suminkortasuna, loaren kalitate txarra, lan eremuko ondorio txarrak…

Bilduk azaldu du, gainera, “zarata bezain arriskutsua edo are gehiago da gasen bidezko kutsadura atmosferikoaeta, batez ere, gure birikietaraino eta odoleraino heltzen diren mikropartikulek sortutakoa”. Honakoak, Bilduk esandakoaren arabera: “asma-krisiak umeengan handitzea, gaixo kronikoen ospitalizazioak arnasketa arazoen beraregotzeengatik… muturreko kutsdura uneetan”. Hala ere, talde honek dioenez, “Leioan ez dakigu noiz sortzen diren egoera horiek neurriak hartu ahal izateko ezen ez baita neurtzen Avanzadaren ondoko auzoetan zenbatekoa den kutsadura”. Bozeramaileek adierazi dutenez “Leioa egunero zeharkatzen duten 115.000 ibilgailu izanik ez dago trafiko intentsibo honek sortutako kutsadura atmosferikoa neurtzen duenn estaziorik”.  “Ulertezina eta onartezina den egoera”, taldearen iritziz.

EH Bilduk gogoratzen duenez duela 20 urte Udal Osoko Bilkurak “Foru Aldundiari Avanzadaren estaltzea eskatu zion”, baina  “20 urteko kexak, Batzar Nagusietako galde-eskeak eta hainbat ikerketak, ordea, ez dute balio izan Avanzadak gure herrian sortzen dituen arazo larriak konpontzeko: zirkulazio arazoez gain, zarata eta kutsadura atmosferikoa”. Horregatik “ezin dugu urte gehiago jarraitu horrela”, eta EAJ/PNV, PSE eta Foru Aldundia egin ditu arazoari aurre egiteko “borondate faltaren” erantzule. Ezkerreko taldeak uste du “ezin dugula beste horrenbeste urte itxaron behin betiko neurri urgenteak hartzeko”. Bilduren iritziz, “kutsadura akustiko eta atmosferikoa kontrolatzea” exijitzen du eogera honek, baina hori aldi baterako neurria baino ezin da izan, “autobide honen estaltzeari, urgentziaz helrtzen zaion arte”.

Koalizio subiranistak oso ondo baloratu zuen kalean zebiltzaten herritarren artean ekimenak izandako harrera. Belarrietako tapoiekin eta mozorroarekin batera, ekimena azaltzen zuen esku-orria bantzen ibili ziren taldeko hainbat kide. Gaur, EH Bilduk atzo egindakoaren balorazioa ere ezagutarazi du.

Avanzadaren kutsaduraren eta estaltzearen inguruko EH Bilduren balorazioa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.