EH Bildu Leioak martxan ipini du alkategaia aukeratzeko prozesua

Leioako alkategaia aukeratzeko prozesua martxan ipini du EH Bilduk, prentsa ohar baten bitartez jakinarazi duenez. Subiranisten antolakunde politikoak informatu duenez, hautagaitzak aurkeztea ere posible dute hala gura dutenek,  urriaren 28ra bitartean.

Izan ere, «prozesu irekia izango da» EH Bilduk esan duenez. Erroldan izena emanda egotea beharrezkoa izango da hautagaia izateko zein prozesuan parte hartu ahal izateko. Oraindik alderdian «izena eman barik daudenek, elkarrekin.ehbildu.eus webgunean eta herrietako arduradunen bidez egin dezakete».

Ondorioz, EH Bilduk «herritarrak gonbidatu nahi ditu prozesu honetan parte hartzera, bai alkategaiak aurkezteko aukera baliatuz, bai alkategai moduan bere burua aurkezteko edo gustukoen duten alkategaia aukeratzeko bozkaketan parte hartuz».

Alkategai bat baino gehiago egonez gero, eztabaida fasea garatuko dute azaroaren 9tik 22ra. Gero, azaroaren 23tik 25era bitartean egingo dute bozketa, telematikoki zein presentzialki.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude