Euskarazko irakaskuntza sustatzeko kanpainara gehitu da ere Leioako Udala

Leioako Udala aurten ere euskarazko irakaskuntza sustatzeko kanpainara gehitu da, Bizkaiko 32 udalerriekin batera. 2018-2019 ikasturtean eskolatzeko helburuz, umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da. Hori horrela, udalerri sustatzaileetan bizi diren 8.000 familia inguruk (hau da, 2-3 urteko umeak dituztenek) “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” izeneko diptikoa eta Irrien Lagunak klubaren Irria aldizkariaren ale berezi bat hartuko dute.

Kanpaina honen helburu nagusia “euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta” da, adierazi dute udalaren iturriek.

Leioarekin batera beste 32 udalerrik hartuko dute parte aurten ere: Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berriz, Bilbo, Enakarterriko Mankomunitatea (Artzentales, Galdames, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla), Etxebarri, Gatika, Gordexola, Laukiz, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio) Urduña, Zaldibar eta Zierbena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude