Leioa WLBk 5-13 garaitu du Elx eta Lehen Mailako lidergoa mantentzen du +17ko goal averagearekin. Dena den, 4 talde daude 2 garaipenekin berdinduta: Leioa WLB, CN Catalunya, AR Concepción eta CDN Boadilla.
Leioaztarrek ez zuten partidua ondo hasi, hainbat defentsa akats egin baitzituzten. Lehen minutuetan 3-1 jarri ziren alacantarrak. Baina bizkaitarrak akatsetik ikasi eta partida berdintzea lortu zuten lehen laurdena bukatu baino lehen. Bigarren laurdenean defentsa lan onak jarraitu zuen eta erasoan ideiak argitzen hasi ziren, beraz, atsedenaldian 3-5eko adierazten zuen markagailuak
Hirugarren laurdenean 1-4ko partziala lortu zuten defentsa lan gogorra eta definizio onei esker. Oso nagusi izan ziren leioaztarrak eta Elxek ez zuen apenas aukerarik izan. 4-9arekin hasi zen azken laurdena eta, partida bideratua egon arren, leioaztarrek ez zuten balazta zapaldu eta 4-1eko beste partzial bat endosatu zioten Alacanteko taldeari.
Horrela, lidergoa mantentzen du Leioa WLBk, baina hurrengo partidak CN Catalunya eta AR Concepción-en kontra izango dira, orain arteko bi partidak irabazi dituzten taldeak.
Euskal Herriko Ligak: Bidasoa XXI taldearen aurreko partidua galdu du mutilen senior taldeak, emakumeenak garaipena eskuratu duen bitartean Sestaora egindako bisitan
Euskal Herriko Ligen jardunaldiak senior taldeak izan ditu protagonista. Leioa WLB mutilen senior taldeak 7-9 galdu du Bidasoa XXI taldearen aurka lehia handiko partiduan. Mutilek ez zuten lortu ligaren hasierako garaipen dinamikari eustea beste aste batez. Irungo Bidasoa XXI taldeak, aitzitik, lehenengo jardunaldian galdu ostean, bi garaipen jarraian eskuratu zituen eta garaipenotan izandako joku onari segida eman zioten.
Leioa WLB emakumeen senior taldeak Sestao hartu zuen mendean hauen herrira egindako bisitan. Leioaztarrek, aurreko astean Larrainaren aurka izandako garaipen errezaren ostean, lehian zeuden hiru puntuak eskuratu zituzten, sailkapenaren goiko partean mantentzen jarraitzea lortuz horrela.
LABURREAN
Partidua: CW Elx 5 – 13 Leioa WLB
Txapelketa: Liga estallaran embalumen 1. Maila
Jardunaldia: 2.a
Jokalariak eta golak: Ane Jaime, Uxue (3), Paula, Naia (2), Marta Jaime (1), Vanesa, Ane Arana (2), Leire Fernández (2), Ane García (3), Leire Sarasola, Virginia
Partzialak: 3-3, 0-2, 1-4, 1-4
EMAITZAK – SAILKAPENA
Lehenengo maila (emakumeak)
Sailkapena. 2. Jardunaldia – 2017/10/28
GUZTIRA | ETXEAN | KANPOAN | |||||||||||||||
PG | J | AG | KG | J | I | B | G | AG | KG | J | I | B | G | AG | KG | ||
1 | LEIOA WLB | 6 | 2 | 30 | 13 | 1 | 1 | 0 | 0 | 17 | 8 | 1 | 1 | 0 | 0 | 13 | 5 |
2 | C.N. CATALUNYA | 6 | 2 | 25 | 12 | 1 | 1 | 0 | 0 | 12 | 6 | 1 | 1 | 0 | 0 | 13 | 6 |
3 | A.R. CONCEPCION – CIUDAD LINEAL | 6 | 2 | 23 | 17 | 1 | 1 | 0 | 0 | 16 | 15 | 1 | 1 | 0 | 0 | 7 | 2 |
4 | C.D.N. BOADILLA | 6 | 2 | 24 | 22 | 1 | 1 | 0 | 0 | 10 | 9 | 1 | 1 | 0 | 0 | 14 | 13 |
5 | C.N. CUATRO CAMINOS | 0 | 1 | 9 | 10 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 9 | 10 |
6 | WP. 98 02 | 0 | 2 | 28 | 30 | 1 | 0 | 0 | 1 | 13 | 14 | 1 | 0 | 0 | 1 | 15 | 16 |
7 | A.E. SANTA EULALIA | 0 | 1 | 6 | 13 | 1 | 0 | 0 | 1 | 6 | 13 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
8 | CLUB WATERPOLO ELX | 0 | 2 | 11 | 25 | 1 | 0 | 0 | 1 | 5 | 13 | 1 | 0 | 0 | 1 | 6 | 12 |
9 | U.E. HORTA | 0 | 2 | 10 | 24 | 1 | 0 | 0 | 1 | 2 | 7 | 1 | 0 | 0 | 1 | 8 | 17 |