Enara Gartzia leioaztarra, BItaBE lehiaketaren bigarren saria

Atzo ostegunez 2019ko Bideo talentu berriak (BItaBE) sari banaketa egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekimen honen helburua topagune bat eratzea da UPV/EHUn sortutako ikus-entzunezko ekoizpena bistaratzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Halaber, unibertsitate publikoaren hiru campusetako ikasleei zuzenduta egon da.

Lehiaketa honetan 54 lan aurkeztu dira, 12 lan azken fasera heldu dira eta hiru sari eman ziren. Lehengo saria Andrea Landaluceren eta Ana Gonzálezen ‘Le petite Mort’ lanak lortu du (800€); bigarrena,  Enara Gartziaren eta Ainhoa Olasoren ‘Edonork ez luke’ (500€ ) eta, hirugarrena, Iker Maguregiren ‘Azken Otsoa’ (500€).

BITABE Sariak, UPV/EHUko bideo talentu berriei zuzenduak. EHUKultura Bizkaiak, ZINEBI eta Arte Ederren eta Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultateekin eta HormigaFest erakundearekin batera antolatuak. ©MITXI

 

“Unibertsitate komunitatearen garapen integrala sustatu behar da, batez ere, ikasleriarena. Eta hor kontutan izan behar ditugu sorkuntza, alderdi artistikoa eta esperimentala. Azken finean, ikasleen protagonismo aktiboa bultzatu behar dugu”, ondorioztatu du Natxo Rodríguezek, UPV/EHUko kulturgintzarako zuzendariak sari banaketan izandako hitzartzean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude