Erakusketa
Corrado Masacci
Erakusketa honetan txotxongiloek beren imaginazioaren hariak askatuko dituzte.
Mitoa, artea eta onirikoaren artean diharduen erakusketa da. Estetika desberdinak dituzten hariz eginiko marionetak, ametsen espazioan murgilduko dira. Antzinako mito eta irudi hauetan, denborak eta ametsek indarra hartuko dute txotxongilo hauen bitartez.
Ameslari diren artista guztiei eginiko omenaldia izan nahi du erakusketa.
Info +
Lekua Erakusketa gelan
Egunak Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra
Ordutegia Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
Sarrera Doan