Manifestazioa presoen alde Bilbon

Bihar ostirala, abuztuak 23, Bilbon burutuko da, eguerdiko 12:30etik aurrera, Sarek deitu duen Estatu espainiar zein frantsesean atxilo dauden euskal presoen aldeko manifestazioa.

Dedialdia Plaza Eliptikotik abiatuko da eta “korapiloak akatzeko” beharra, atzerapenik gabe espetxe politikoari dagokionean, aldarrikatuko du.

Deialdia Sarek eta konpartsa ezberdinek aurkeztua izan zen komunikabideen aurrean. Bertan, Sareren bozeramaleek orain arte emandako urratsak gogoratu zituzten eta euskal presoek -bizkaitarrek bereziki- jasaten duten urruntzea eta gaixorik dauden presoak edota adinduak direnak gogoan izan zituzten. Baita presoek egindako eskaerak eta horien aurrean espetxe-zuzendaritzak daraman ukazio politika ere gogoratu zuten. Azken batean, presoekiko Gobernu espainiarrak daraman salbuespeneko politika salatu zuten, irtenbiderako urratsak emateko unea dela aldarrikatuz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude