Euskal Jaia antolatu dute Lamiakon hurrengo larunbatean

Lamiako Maskaradaren 40.urteurrena dela eta, zapatu honetan, Maiatzaren 12an, V. Euskal Jaia ospatuko dute auzoan. Maskarada antolatzen dutenek hartu dute bere gain Euskal Jaiaren antolaketa eta parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.

Egitaraua itxita dute honez gero: Goizeko 11:00etan hasiko da jaia, txupina botatzen. Ondoren, Lamiakoko Metro geltokiaren ondoan dagoen Lamia aurrean Ohorezko aurreskua dantzatuko da. 11:30etan umeentzako puzgarriak eta jolasak egongo dira. 12:00etan, talo tailerra. 13:00etan poteoa fanfarrearekin burutuko da. 14:30etan Herri Bazkariari hasiera emango zaio. Horren ostean, 17:00etan, Irrintzi txapelketa egongo da. 18:00etan herri kirolak egongo dira. 19:30etan, umeentzako erromeria. Eta Euskal Jaiarekin bukatzeko, 21:30etan nagusientzako erromeria egongo da, Drindots taldeak girotua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude