Gero eta indar gehiago ari da hartzen euskararen erabileraren aldeko ekimena gure herrian I Osasun Zentroaren langile andanak ekimenean parte hartuko duela iragarri du I Hurrengo ostiral arratsaldean puxikak eta informazio orriak banatuko dira Sakoneta Polikiroldegi atarian
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko Euskaraldia gero eta indar gehiago ari da hartzen Leioan.
Ekimenaren sustatzaile taldeak orain arte belarriprest edo ahobizi izateko izena eman dutenei zuzendutako trebakuntza ikastaro arinak prestatu dituzte. Bidalitako mezuan diotenez, “Euskaraldian berebiziko garrantzia du prozesuak berak, bidean aktibatuko eta indartuko diren sinergiei esker gauzatuko baita bekimena bera”. Bide horretan, 11 egun euskaraz egiteko edota egiten saiatzeko eta entzuteko gerturatu eta gerturatuko dienek “hizkuntza ohiturak astindu eta ingurukoak ere horretara animatzeko prest eta trebatuta sentitzea lagungarria izango da”, antolatzaileen iritziz, horrela “hamaika egun horiek iristen direnean ere ahalik eta testuinguru gehienetan, ahalik eta euskara gehien erabiltzeko, ahalik eta erosoen senti gaitezen”.
Baina hizkuntza ohiturak aldatzea inprobisazio lan bat ez denez, “gure harreman sareetan aldatu nahi ditugun inertziez hausnartu behar dugu eta horiek aldatzeko tresnak behar ditugu”. Horrexegatik, ekimenaren sustatzaileek “Euskaraldia ekimenaren barruan herritarrenn trebakuntzarako euskarriak eskaintzeari garrantzitsua” deritzotenez, ordu beteko hainbat trebakuntza saio antolatu dituzte.
Saio horiek Kultur Leioaren Prentsa Aretoan eta AEK Lamia Euskaltegian. Batzuk belarriprest-ei eta beste batzuk ahobizi-ei zuzenduak; horietako bat, aitzitik, ahobizi-ei eta belarripres-ei bideratua izango da.
Antolatutako saioen egunak, orduak, nori zuzenduak diren eta non izango diren beheko taulan ikus daiteke.
EGUNA | ORDUA | AHOBIZI ALA
BELARRIPREST |
NON |
URRIAK 23. ASTEARTEA. | 19-20H | BELARRIPREST | Kultur Leioako Prentsa aretoan |
URRIAK 25. OSTEGUNA | 19-20H | AHOBIZI | Kultur Leioako Prentsa aretoan |
URRIAK 27. LARUNBATA | 11-12H | AHOBIZI ETA BELARRIPREST | AEK LAMIA euskaltegian |
AZAROAK 7. ASTEAZKENA | 19-20H | AHOBIZI | Kultur Leioako Prentsa aretoan |
AZAROAK 8. OSTEGUNA | 19-20H | BELARRIPREST | Kultur Leioako Prentsa aretoan |
Sai hauetako batetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, eposta (leioaztarrak@gmail.com), SMS ala Whatsappa (688747207 telefonoa) erabiliz. Eman beharreko datuak honako hauek dira: izen-abizenak, ahobizi ala belarriprest zaren eta parte hartuko duzun saioaren data.
Osasun Zentroaren langileak Euskaraldian parte hartzeko prest
Herriko Osasun Zentroaren langile andana agertu da prest euskararen erabilera bultzatzeko Euskaraldia ekimenean. Mota guztietako langileak (medikuak, erizainak, arreta zerbitzukoak…) dira, gainera. Beraz, bertara goazenea, adi egon, eta ahobizi edo belarriprest txapa paparrean jarrita badu, badakizu, euskaraz egin arazo barik.
Bestalde, datorren ostiralean, Euskaraldia sustatzen dabilen taldea arratsaldeko 18:30etatik aurrera arituko da Sakoneta Polikiroldegiaren atarian puxikak, musika jartzen, Euskaraldiaren inguruko informazio-orriak banatzen eta herritarrek ekimenean parte har dezaten izen-ematea bultzatzen.
Euskaraldian izena oraindik ez baduzu eman, badakizu: www.euskaraldia.eus edo www.leioaztarrak.eus helbideetan egin dezakezu. Eta ez ahaztu, bete nahi duzun rola (ahobizi ala belarriprest) aukeratu eta animo!, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, mingaina astinduz eta belarriak finduz, bata zein bestearekin, euskaraz jardun!