Fadure baserria

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurkoan, Leioako erdialdeko argazki berria dakarkizuegu. Fadure deitutako aldea zen. Ikus daitekeenez, Sabino Arana kalearen zati bat eginda dago, zaharrena, baina alderik berriena egiteke zegoen.

Horrexegatik ez da ageri Euskal Etxeen Plazaren etxebizitzarik. Aitzitik orain Plaza eta etxebizitza berri gehienak dauden lekuan zeuden etxeak dira argazki honetan ikus ditzakegunak. Sabino Arana kalea eta egungo Luis Bilbao Libano artean kokatuta zeudenak.

Pasa den mendeko 90. hamarkadara arte iraun zuten etxeak desagerrarazi zituzten eraikin, plaza eta kale berriek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude