Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Gaur dakarkizuegun argazkian fanfarre bat agertzen zaigu. Argazkia Javier Landeta Mena zenak egindakoa da. Ene bada herriko gazte koadrila, 70. hamarkadaren buakera aldean sortutakoa da. Gazte koadrila hori herriko jaietan parte hartzeko sortutakoa izan zen, eta Josu Mendibilek dioskunez, Ondiz edo Udondoko jaietan hartutako argazkia izan daiteke, antzineko Langile eta enplegatu katolikoen eraikinaren paretik ari baitzen igarotzen. Kooperatiba honek bazuen beste egoitza bat ere Lamiako auzoan.
Nabaria denez, ez zegoen espaloirik eta errepidetik zihoazten aurrera. Atzean bi gizon gazte koadrilari begira azaltzen zaikigu eta, atzerago, San José auzoaren etxea soma daiteke, Udalaren azken proiektuaren arabera, urte batzuen buruan desagertuko dena.
Es la cuadrilla “Ene bada!” creada por jovenes de Leioa a finales de los 70 para las diferentes fiestas del pueblo. Visto donde se encuentra la cuadrilla, puede ser que la foto fuera tomada durante las fiestas de Ondiz o Udondo.
Gracias, Josu, por tu aportación. Hasta cuando quieras.
Foto realizada por Javier Landeta Mena