Garraio Patzuergoak Metroko sarbide berriaren lanak esleitu ditu Lamiakon

Garraio Partzuergoak (BGP-CTB) Lamiakoko metro geltokirako bigarren sarbidearen lanak esleitu ditu gaur. Proiektuak, Lamiako, Txopoeta eta Txorierri auzoetako biztanleengana hurbilduko du metroa, denbora gutxi barru igogailu baten bitartez egongo baitira metroarekin lotuta.

Geltokirako sarbide berriari eta igogailuari esker Lamiako, Txopoeta eta Txorierri auzoetako irisgarritasuna eta bizitza kalitatea hobetuko da, igogailua eta metroa, batetik, eta Txopoetako bizilagunei ere Metrorako sarrera, bestetik, hurbilaraziko baitie inguru honetan bizi diren 2.000 auzokideei. Patzuergoak 337.290,57 euro inbertituko ditu geltokirako sarbide berria egokitzeko lanetan, eta egikaritze epealdia sei hilabetekoa izango da.

Sarbide berria, 2. trenbideko (Bilborako noranzkoa) nasan sarbide bat egokitzeko eta bertatik, eskailera bitartez, 1. trenbideko nasara heldu ahal izateko Lamiako, Txopoeta eta Txorierri auzoetako biztanleen eskaria da. Modu ezberdinez adierazi dute hori auzuneetako bizilagunek: sinadurak biltzen, eskaera aurkeztuz Udalean….

2016an, Lamiako eta Txopoetako auzotarrek aldarrikapena zabaldu zuten bi auzo horietan. Geroago, EH Bilduk, mozioa aurkeztu zuen auzotarren eskaera hori bere beginez. Azkenik, urte hartako ekaineko Osoko Bilkuran, aho batez onartu zen Lamiakoko Metro geltokian eraikita zegoen baina denbora guzti horretan erabili ez zen bigarren sarrera irekitzeko eskatzea Bizkaiko Garraio Partzuergoari, “Metroak auzoari eskaintzen dion zerbitzua hobetu” ahal izateko eta, bide batez, “auzotarren aldarrikapenari erantzuna eman ahal izateko eta existitzen diren baliabideak optimizatzeko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude