GED Leioak bideo berria zabaldu du gazteei zuzendua

Gure Esku Dago Leioak bideo berri bat ezagutarazi du Azaroaren 5eko herri galdeketan bozkatzera deitzeko burutzen ari den kanpainaren barruan. Orain honetan, herriko gazteak dira bideoaren protagonistak. Galdeketan bozkatuko dutela eta galdeketan parte hartzea eskatzen dute.

GED Leioa herri kanpaina burutzen ari da udalerri osoan zehar sustatzen duten herri galdeketa ezagutzera emateko. Orain arte hainbat ekimen antolatu dute eta auzo guztietan ari dira kontsultari buruzko informazioa zabaltzen eta azaroaren 5ean, arrazoi ezberdinak medio, bozkatu ezin izango dutenen bozxka aurreratua biltzen.


Zabaldu berri duten bideoa hemen ikus dezakezu:

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude