Igelen Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, Printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Mecha saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da. Bien bitartean suge gaiztoa, Betoker Kapitainaren laguntzarekin, Igelolinpiar Jokoak bertan behera uzteko eta erresuma bereganatzeko plana abian jarriko du. Mecha eta Printzesa suge gaiztoaren asmoa ezagutu eta erresuma babesten ahaleginduko dira.
LABURREAN
Izenburua Igelen erresuma Jatorrizko izenburua Frog Kingdom Urtea 2013 Herrialdea China Zuzendariak Nelson Shin, Melanie Simka Aktoreak Marrazki bizidunak Gidoia Ross Mihalko, Melanie Simka, Mychal Simka, David B. Tanner, Liguo Zheng Musika Kim Jun, Ham Chun-Ho Iraupena 86 minutu Ikuslegoa Denontzat Hizkuntza Euskaraz Non Kultur Leioaren Auditoriuma Egunak Azaroraren 18an eta 19an Ordutegia 17:30ean Sarrera 3,50 €