EH Bildu Leioak Herri Bilgunea biltzeko deia egin du datorren ostegunerako, azaroak 15, arratsaldeko 19:30ean. Bilera Errekaldeko Nagusien Etxean izango da.
Bileran udal agintaldiaren balantzea egiteko asmoa du EH Bildu Leioak. Ezkerreko talde subiranistaren iturriek adieraz dutenez, bileran udalean zein herrian egindako lanaren balantzea egiteko asmoa dute. Bestalde, 2019ko udal hausteskundei begira egin nahi duten lanketa ere edukiko dute hizpide. Azkenik, herriko EH Bilduk datorren urteko udal hauteskundeetan bere zerrendaren alkategia aurkezteko asmoa du.