Igandean ospatuko da Margolari Gazteen lehiaketa

Igande honetan, maiatzaren 13an, ospatuko da Margolari Gazteen XXI. lehiaketa. Goizeko 8:00etan hasiko da eta 15:00etan amaituko da. 08:00ak eta 10:00ak bitartean, oihalei (zuriak edo prestatuak izan behar dutenak), zigilua jarriko zaie Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena 2). Leku berean, 15:00etatik 17:00etara, lanak entregatu ahal izango dira.

14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Teknika (akuarela, Txinako tinta, collage,akrilikoa, olio-pintura, grafitoa, teknika mistoa…) eta neurria libreak izango dira, Leioa eta bere inguruak izango da landu beharreko gaia.

Epaimahaia eta sariak

Lanik onenak aukeratuko ditu Arte Ederrekin zerikusia daukaten pertsonek osatutako epaimahaiak. Epaitza apelaezina izango da, eta sariren bat hutsik deklara daiteke; kasu horretan, epaimahaiak hala uste badu, sariaren zenbatekoa kasuan kasuko aipamena edo accesitak sortzeko erabili ahal izango da.  Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean. Momentu horretan bertan sariak banatuko dira.

Sariak bakarrak eta banaezinak izango dira. Lehenari 800 € eta diploma emango zaizkio. Bigarrenari 500 € eta diploma; eta hirugarrenari 360 € eta diploma. Aurrekoez gain honako sari berezi hauek ere banatuko dira: herriko margolaririk onenari 360 € eta diploma (sailkatu barik geratzen de leioaztar baten margolanik onenari); Gazte saria jasotzen duenari 120 €ko bonoa eta diploma (saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari).

Sariak PFEZaren atxikipenari lotuta daude. Epaimahaiak hala iritziz gero, nahi adina accesit eman ahal izango ditu baina horiek ez dute ordain saririk izango.

Aukeztutako lanak maiatzak 17 eta ekainak 24 bitartean Kultur Leioan, 5. solairuan ikusgai egongo dira. Halaber, uztailaren 2tik 30era, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte, aldez aurretik jasotako gordekinaren truke. Behin epe hau bukatuta, jabea obraren bila azaltzen ez bada, obra hori Aterpe Leioa Gaztegunearen esku geratuko da.


Info +

www.kulturleioa.com

 Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2, 48940 Leioa (Bizkaia)

Tel. 94 405 58 50

gazte@leioa.net

www.kulturleioa.com

 Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2, 48940 Leioa (Bizkaia)

Tel. 94 405 58 50

gazte@leioa.net

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude