Independentzia kalean trafiko aldaketak emango dira bihartik aurrera

Sabino Arana etorbidea berriro urbanizatzeko proiektuan aurreikusten diren lanak jarraituz, bihar, maiatzaren 29an, Independentzia kalean hobetze lanak hasiko dira (2tik 28ra bitarteko atariak).

Lan hauek direla eta, trafiko aldaketak egongo dira. Beraz, behin lanak hasita ezin izango da Sabino Aranatik Aldapabarrena kalera igo.

Edozein zalantza argitzeko edo kontsultarako honako bideetako bat erabili daiteke: comunicadorsabinoarana@gmail.com helbidera mezua bidaliz edo 623.171.256 telefonora deituz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude