Irakurle Kluba :: “Hiltzailea nire baitan”, Jim Thompson-en liburua

Gaur, ekainak 19, asteazkena, Leioako Irakurle Klubaren bilera berria egingo da, honakoan, Jin Thompson-en Hiltzailea nire baitan liburua komentatzeko.

Bilkura Kultur Leioaren laugarren solairuan dagoen Prentsa gelan egingo da, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Irakurle klubaren ikasturte honetako azken geralekuak Ipar Amerikako hegoan kokaturiko petrolio-hiri txiki eta hertsi batera garamatza. Itxurak gorde beharraren beharrarekin, oso sakon gordetako sekretudun pertsonaia ‘lilurahiguingarria‘ aurkezten digu Jim Thompsonek oraingo honetan.

Liburuak Lou Ford sheriffa du protagonista. Sheriff normala, itxuraz. Baina halako batean prostituta batengana joan, eta bere barneko piztia esnatu zaio… Geroztik ez du ezeren aurrean atzera egingo. Egindako hilketa bakoitza beste batez estali beharko du, bakoitza odol hotz-hotzean prestatu eta gero.

Eleberri beltzen klasiko bat da liburua. Jim Thompson Raymond Chandlerekin eta Dashiell Hammettekin batera, eleberri beltza/poliziako klasikoaren urrezko hirukotea osatzen zuen egile honen estiloak, ospe gehiago ezagutu zuen Europan ezaguna egin zenean bere garaian baino.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude