Irakurle kluba :: “Zorion klandestinoa”

Udal Liburutegiaren euskara Irakurle Klubaren azaroko geralekuak pasaiari bat (behintzat) gehiago batuko du bere hilabeteroko hirugarren asteazkeneko paradan. Clarice Lispectorren kontakizun-liburua euskarara itzuli duen Iñigo Roque Eguzkitza datorkigu birritan irakurri beharreko obra honetaz berba egitera.

Literatura brasildarra ez ezik mundu osokoa aldaraztera eraman zuen egileak, “inoiz esan gabeko hitzaren” hutsunea bere idazkeran maisuki txertatzen jakin izan zuen idazleak, bere kontakizunen bitartez biluztuko digu “argiaren pisua” duen bere arima.

Bilera gaur izango da, azaroak 15, asteazkena, liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Liburuaren kritikak Armiarma webgunean.

Liburuaren lehen kontakizuna irakur daiteke online Danele Sarriugarteren bertsioan.


Clarice Lispector

Txetxelnyk, 1920 – Rio de Janeiro, 1977.

Ukrainan jaio zen familia judu batean. Halere, jaio eta gutxira Brasilera alde egin behar izan zuen. Genero asko landu zituen, generoen gainetik aritu bazen ere: ipuinak, eleberriak, haur-narrazioak, kronikak, zutabeak…

Hizkuntza maisukiro erabili zuen gauzen esentzia zulatzeko.

Brasilgo emakume idazleetan aitzindari izan zen, munduko literatura bere gisara egokituz. Emaitza prosa berdingabe bat da, batik bat sentimenak kitzikatzen dituena. Haren beste lan batzuk dira, besteak beste, Perto do Coração Selvagem (1944), Laços de Família (1960), A Paixão Segundo G.H. (1964), Água Viva (1973) eta A Hora da Estrela (1977).


LABURREAN

Izenburua: Zorion klandestinoa

Idazlea: Clarice Lispector

Itzultzailea: Roque Eguzkitza, Iñigo

Bilduma: Literatura Unibertsala, 165

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 188

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2015-05-15

Edizio digitalaren argitalpen data: 2015-11-13

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9746-979-1

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-018-2

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude