IV.Ibilaldi solidarioa antolatu dute iganderako Askartza Claret ikastetxeak eta Feder federazioak

Askartza Claret ikastetxeak eta Feder federazioak laugarrenez antolatzen dute Ibilaldi solidarioa hurrengo igandean, apirilak 15. Irteera Getxoko Bizkaiako zubitik izango da 12:00etan eta, 5 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Leioako Bulebarrera helduko da. Ekintza irekia da, nahi duenak parte hartu dezake, izena eman baino ez da egin behar aldez aurretik.

Honekin gizartean, pertsona askok bizi duten egoera zailera hurbiltzen saiatuko dira, FEDER gaixotasun arraroak pairatzen dituztenen aldeko lanean lagunduz.

Ibilaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik Askartza Claret ikastetxeko kiroldegian larunbatera arte. Inskripzioak 5 euro (18 urtetik behera) edo 8 euro (18 urtetik gora) balio du. Izena ematean, Ibilaldi Solidarioa egiteko kamiseta bat emango zaio izena ematen duenari.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude