Barikuetan jai programa bueltan da, eta abendura arte protagonista Kantauri itsasoa izango da. Gure itsasoari lotutako jolas eta ekintzetan hartuko dute parte txikiek, naturari buruz zenbait gauza ikasten dituzten bitartean. Bihartik aurrera, ostiralero, Kultur Leioako aterpeetan izango da hitzordua, 17:30ean.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako ‘Barikuetan jai’ programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.