Kontragialurraren proposamenak helerazi dizkiete G7ko estatuburuei

Atzo bukatu zen G7koen gailurraren mugimendu sozialek, sindikatuek eta ezkerreko alderdi politikoek babestutako kontragailurra.

Bukaera gisa, G7 EZ eta G7 Alternatives estatuburuen bilerak egin diren Miarritze aldera abiatu ziren manifestazioan, jardunaldiotan landutako alternatibak helerazteko asmotan. Baina helburua lortzerik ez zuten eduki,  Estatu frantseseko poliziak ukatu baitzien bidean aurrera egiterik. Hori horrela, bide erdian jezarri ziren eta, zazpi minutu eman zuten horrela.

Bien bitartean, G7 EZ eta Alternatives G7 plataformen eledunek prentsaurrekoa eman zuten.  Aurreko egunetan izan diren militanteen atxiloketak salatzeaz batera, haien proposamenak biltzen dituen zazpi puntuko aigriaren berri ezagutarazi zuten. Bertan, zazpi arazo nagusi planteatzen dituzte,  eta horien aurrean dituzten alterantibak ere. Zazpi puntuak honakoak dira: larrialdi klimatikoa, merkataritza askearen kalteak, nazioarteko erregulazio demokratikoaren beharra, dominazio patriarkalari aurre egin beharra, multinazionalen hegemoniari aurre egitea, dumping eta zerga ihesari aurre egitea eta gerren biderketa.

Bozeramaleek adierazi zutenez, “G7ri hipokresiaren eskumenak leporatzen dizkiogu. Promesa faltsuak egiten dituzte eta irteera folklorikoa antolatzen dute”. Haien aburuz, “bi herrialde ari ziren lanean Euiskal Herrian: batetik, Miarritzen elite ekonomiko eta politikoarena, hipokresiaz betea eta erronka globalen aurrean gizateriaren beharren aurrean batere eraginkorra ez dena. Bestetik, mugimendu sozialak, gehiengo sozialaren eguneroko errealitatea kontuan hartuta eta balio eta alternatiba progresibo eta arduratsuen aldeko apustua eginez”.

Bestalde, “sistema fiskalaren erreforma justua aldarrikatzen dugu zerga-ihesaren aurka borrokatzeko, multinazionalen tasa bateratua ezarriko duena ONUren erakunde fiskal baten sostenguarekin non herrialde guztiek berdintasunez negoziatu ahalko duten”. Era berean, salatu zutenez, “Frantziako gobernuak, Espainiako bere homologoaren gisan, ezin die Euskal Herriaren asmoei konponbiderik eman eta Euskal Herriko ehunka preso politikoek probokazio gehigarri hau bizi dute etengabe“.

Horretaz gain “gure eredu ekonomikoa errotik eraldatzeko beharra” azaldu dute, horrela “behar ekologikoak betearaziz eta hazkundea berezko helburu gisa bilakatu gabe”.  Honen harira, multinazionalen inpunitateari “bukaera jartzeko behar larria” eta “giza eskubideak eta ingurugiroa errespetarazteko” beharra eskatu dute, horretarako “estatuek   araudi legal argia ezartzea” exigitu zutelarik.

G7aren kontragailurraren laburpena bideotan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude