Lamiako Maskaradaren 40. urteurrena ospatuko da 2018ko edizioarekin batera

Lamiako auzoaren izena herri kondaira batetik omen dator, padura inguru horretan lamiak edo lamiñak elkartzen baitziren. Hain zuzen ere, lamian bilakatu zen. Prudentzia izeneko emakume baten istorioa kontatzen da. Beraz, zenbait mende geroago, lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondairak, Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du urtero maiatzaren azken ostiralean.Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdindu behar delako. Inauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen da erruak ordaintzeko. Maskaradan, ordea, elementu hau ez da beharrezkoa eta edozein sasoian ospa daiteke solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak une egokiak direlako. Ohiturari kasu eginez, maiatzaren azken ostirala zeruari eskainita zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere. Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta jai moduan aurkezten da, musika eta dantzarekin batera, herri eta pertsonaia mitologikoak elkartuz.

Jantziak prest?

Urtero bezalaxe, Lamiako Maskaradaren antolatzaileek laguntza eskatu dute jaia ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatu dituzte herritarrak. Diotenez, “orain da momentua dena prestatzen hasteko eta era horretan Maiatzaren 25ean jaia gozatzeko prest egongo gara guztiok!”. Lamiako Maskarada 1978. urtean sortu zen. Maskarada, euskal mitologia eta auzoaren nortasuna berreskuratzeko jai herrikoi bezala sortu zen eta horren oinarriak herritarron parte hartzea, talde-lana, auzoaren batasuna eta nortasuna dira. Auzokideek gustora hartu zuten proiektu berria eta jende mordoxka, gazteak batez ere, taldeka hasi ziren maskarak eta erraldoiak egiten, jantziak prestatzen, propaganda lantzen… beharrezkoa zen guztia euren helburua lortzeko. Eta oztopoz oztopo, 1979.eko maiatzan helburua lortzen dute: Lamiako Maskaradaren jaiotza.

Hiru urtetan zehar talde honek proiektuan lan egiten jarraitzen dute, urtez urte aurrerapenak eginez, baian 1981.urtean arazoak egon ziren taldean eta proiektua baztertu zen. Maskarada ez zen bi urtetan kaleratu. 1984.urtean gazte talde batek berriro kaleratzen du Lamiako Maskarada, baina esperientzia eta antolakuntza eza direla eta, berriro baztertzen da proiektua beste hiru urtetan.

Hala ere, 1988an berriro Maskarada ospatzeari ekin zioten lamiakotarrek, ordutik aurrera, etenik gabe.

Motorrak berotzen hasiak dira

Lamiako Maskarada jaio zenekto 40. urteurrena ospatzeko lanetan aspaldian hasi ziren auzokideak. Maskaradaen historia azaltzen duen dokumentala prestatu dute, apirilaren 28an Kultur Leioaren Auditoriumean eskainiko dena 19:30ean hasita (gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahalko dira Kultur Leioaren leihatilan) eta maiatzaren 12an ospatuko duten Euskal Jaia. Azkenik, maiatzaren 25ean, ostiralez, Lamiako Maskaradaren emankizun berria antzeztuko dute Lamiako auzoko bizilagunek.

Dokumentalak Maskaradaren 4 hamarkadak azaltzen ditu, sasoi ezberdinetan parte hartu duten pertsonei egindako elkarrizketen bitartez. Estreinaldia hilaren 28an egingo da, gerora sare sozialen bitartez zabalduko delarik.

Bestalde, maiatzaren 12an Euskal Jaia antolatu dute Lamiakon. Egunean zehar herri kirolak, euskal dantzak, haur-jolasak eta arrats partean erromeria eta musika kontzertua aurreikusita dute. Jaia Lamiako Maskaradaren Elkarteak antolatuko badu ere, herritar guztiei zabalik egingo da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.