Hauxe da Lamiakoko Jaien bigarren eguneko egitaraua:
Ekainak 1, Larunbata
08:00 Etorri zure sukaldari trebetasunak erakustera. Lamiakoko VI. Lapiko Txapelketa. Txosnan apuntatu.
10:00 ¡¡¡Txupinazoa!!! Jaiki denok, jaiak aurrera doaz-eta.
11:00 Handientzako eta txikientzako tailerretan disfrutatu (txosnaren ondoan). Aurten ez ahaztu zure jaietako kamiseta edo beste bat ekartzea pertsonalizatzeko!
12:00 Kalejira buruhandiekin.
13:00 Aparra mundo guztiarentzat (eskolako patioan).
13:30 Igel-toka Txapelketa (Lamiakoko jubilatuen aurrean).
14:00 Lapikoen aurkezpena (gure sukaldarien emaitzak ikusiko ditugu).
16:15 Lapiko Txapelketaren sari banaketa.
16:30 Lamiakoko I. Pala Txapelketaren finala (banaka eta bikoteka).
16:30 Lehenengo Tute eta Mus azkarra Txapelketa (jubilatuen etxean jolastuko da).
17:00 Tiragomak. Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.
18:00 Dantza alardea (elizaren ondoan).
20:00 Jai Batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidaten zaituzte. Ez galdu aukera!!
20:30 Etorri eta zure irudimenarekin harritu, Mozorro Lehiaketa hasiko da-eta (heroiak eta doilorrak). Izugarrizko ogitartekoa jateko aprobetxatu.
23:00 Mr. Track-ekin disfrutatu.
00:00 Disko-dantzaldia GALDER-en eskutik, mugi ezazu zure gorputza egungo musikarik hoberenarekin.
02:00 GALKER-en atsedena eta auzoko bingoa.
04:00 Oraindik indarra baduzu, etorri txosnara azken kubataren bila!!