Lau deialdi eta hiru ikuspuntu ezberdin Aberri Egunean

Igandean ospatutako Aberri Egunean 4 deialdi ezberdin egon ziren: Bilboko Plaza Berrian EAJ/PNVk egindakoa; Iruñean Independentistak sareak deitua (EH Bilduk bat egin zuen honekin); Ipar Euskal Herrian Donibane Garazin EH Baik deitu zuena eta Bilboko euren egoitzan EAEko Podemos-Ahal Duguk egin zuena.

Bilbon Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarreko presdidenteak dei egin zuen lortutakoa defendatzera: “Defenda dezagun gurea, orain arte lortutakoa, mehatxuen aurrean euskal autogobernuak iraun dezan” esan zuen, eta espainiar nazionalismo “autoritarioa” gaitzetsi zuen. EAJk “Gure etorkizuna, gure aberria” lelopean burutu zuen Aberri Eguna. Hona hemen Plaza Berrian izandakoaren laburpena, EAJ-k zabaldua:

EAJk Leioan ere hainbat ekitaldi burutu zuen, ondoren Bilboko Plaza Berriko nagusira joateko.

EH Bilduk Iruñean Independentistak sareak egindako deialdian -“Burujabeak hobe” lelopean- parte hartzera dei egin zuen. Pello Urizar legebiltzarkide eta Eusko Alkartasunaren presidenteak Espainiaren “atzerakada demokratikoa” salatu zuen, eta eskubideen defentsan aurrera egiteko “Euskal errepublika propioa izatea” dela bidea adierazi zuen.  Hemen, Urizarren adierazpenak:

Ipar Euskal Herrian, Donibane Garazin biltzera deitu zuten EH Baik eta Aintzina gazte antolakundeak, erabakitze eskubidea aldarrikatuz: “Herria eraiki, herriak erabaki” erabili zuten lelo gisa. Hona hemen egindako deialdia:

Bilboko La Morada euren egoitzan batu ziren EAEko Podemos-Ahal Duguren jarraitzaileak. Lander Martinez legebiltzarkide eta talde politikoaren idazkari nagusiak daukagun autogobernua indartzearen aldeko jarrera erakutsi zuen, “haustura sozialik gabe eta akordio zabalekin”. Daukaguna “eraso zentralizatzaileeetatik” defendatzeko beharra aldarrikatu zuen.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.