Leioa Indartu bonoa 2023 kanpainako deskontu-bonoak agortu dira

 Bonuren bat eskuratu dutenek 2024ko urtarrilaren 31ra arte kontsumitu ahal izango dituzte

Udalak Leioa Indartu Bonoa 2023 kanpainako 5.200 deskontu-bonu baino gehiago agortu dira, tokiko merkataritza babestu eta dinamizatzeko eta herritarren kontsumo arduratsua sustatzeko.

Bonuak erosi eta orainidik kontsumitzeke dituztenek 2024ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte kanpainari atxikitako Leioako establezimenduetan.

Establezimendu bakoitzak gehienez bi bonu onartuko ditu faktura bakoitzeko, eta pertsona bakoitzak 120 euroko bonuak erosi ahal izango ditu.

Kanpaina honek 100.000 euroko udal-aurrekontua du eta udalerrian 300.000 euroko eragin ekonomikoa aurreikusten da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude