Leioa Kirol Elkartearen udako Campusaren edizio berria

Beste behin, Leioa Kirol Elkarteak ohiko udako Campusa antolatuko du. Urte honetan, ekainaren 28 eta uztailaren 30aren artean izango da eta 2007 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat zuzendua egongo da, bi urteak barne.

Kanpusak begirale gaituak izango ditu haur partehartzaileen kontura, bai eta Campusa hartuko dituzten Sarrienako instalazio handi eta prestatuak. Hortaz, aukera paregabea izango da etxeko txikienek eskolaz kanpoko datetan gozatu ahal izateko. Horrez gain, pairatzen dugun pandemia egoera dela eta, antolatzaileek neurri guztiak hartuko dituzte partehartzaileen osasuna bermatzeko eta ezarritako protokoloa zehazki betetzeko.

Kanpusaren txandak hauek izango dira (ordutegia 9:30etik 14:00ak arte, harrera zerbitzuarekin 8:00etatik aurrera)

1. astea: ekainaren 28tik uztailaren 2ra

2. astea: uztailaren 5etik 9ra

3. astea: uztailaren 12tik 16ra

4. astea: uztailaren 19tik 23ra

5. astea: uztailaren 26tik 30ra


Info + 

Leioa Kirol Elkartearen Udako Campusa  Izen ematea

Informazio gehiago izateko  747 40 58 99 Telefonoa (astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara) I e-postaz  coordinacion@sdleioa.net

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude