Leioak diplomak banatu dizkie herriko tabernariei

Leioako 12 ostalaritza negoziok hartu dute parte Behargintza Leioak antolatutako tabernarien ikastaroan. Bertan ikasitakoarekin 12 ostalari hauek kafe espezialistak bihurtu dira eta horren ziurtagiria jaso dute gaur Leioako Udalaren eskutik.

Ekitaldi honetan, Merkatarien Elkarteko presidentea den Arantza Prado ere izan da. Pradok holako egitasmoak balioetsi ditu eta Udalak tokiko merkataritzarengan duen “konpromisoa eta egiten duen esfortzua” eskertu du. Honetaz gain, ikastaroaren irakasleak izan diren adituak ere izan dira, Mikel Alonso eta Mario Vidal.

Tabernarien titulua jaso duten ostalritza negozioak honakoak dira: Lehen edizioaren barruan, Cafetería Aida, Cafetería Maitane, Café Rich’s, Bar Txopera Berri, Cafetería Gasby eta Pub Mulligan´s Company. Bigarren edizioaren barruan, aldiz, Bar Zerua, Taberna Arkupe, Bar Txistera, Cafetería Izarra eta Mendibile Jauregia.

Tituluak banatu ostean, ikasleek prestakuntza saio hauetan ikasitakoa praktikan jarri dute, kafe kata bat zerbitzauz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude