Leioak osasuna sustatzeko eta zaintzeko programak aurrera ateratzeko dirulaguntzak bideratuko ditu

Udalak, osasuna sustatzeko eta zaintzeko programaren bitartez 3.855 euro banatuko ditu dirulaguntzetan, aurkeztutako lau elkarteren artean banatuta.

Eskatzaileak honakoak izan dira: Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartea, Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko GAUDE elkartea, Bizkaia Bizkarrezur Zatibitua eta Hidrozefalia elkartea eta Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) duten pertsonen Bizkaiko Elkartea.

Apirilean, Udalaren Gizarte Ekintza eta Osasun sailak egindako deialdi honen xede zen diruz laguntzea bizimodu osasungarria, zahartze aktiboa aintzat hartzen duen bizimodua eta anomalia genetikoak izateagatik bereziki kalteberak diren kolektiboekin lan egiten duten elkarteak. Horren arira lau elkarte hauek euren proposamenak egin zituzten eta onartu egin dira:

  • Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartea (AECC), Larruazaleko minbizia prebenitzeko kanpaina abiarazteko.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko GAUDE elkartea, Espazio inklusiboak eraikitzea proiekturako.
  • Bizkaia Bizkarrezur Zatibitua eta Hidrozefalia elkartea, proiektu hau gauzatzeko: Osasuna sustatzeko eta prebenitzeko programa, berariaz, bizi-ohitura osasungarriak arantza bifidoa duten pertsonen artean eta, oro har, Leioako herritarren artean sustatzea helburua duena.
  • Arreta-defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) duten pertsonen Bizkaiko Elkartea, ADHN duten pertsonentzako eta beren senideentzako “mildfudness” tailerra egiteko.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude