Leioako tabernek ordubete beranduago itxi ahal izango dute Gabonetan

Leioako ostalaritza lokalek ordubete gehiago zabaldu ahal izango dute urtarrilaren 6ra arte, Gabonetako jaiak direla eta.

Erabaki hori Eusko Jaurlaritzaren 2012ko martxoaren 13ko dekretuan oinarritzen da. Dekretu horrek ikuskizunen eta ostalaritza establezimenduen ordutegiak ezartzen ditu, eta Udalei ordutegi bereziak ezartzeko aukera ematen die, festak edo jai ekitaldiak direla eta.

2. taldean dauden tabernen, kafetegien, erretegien, txokoen eta gainerako gastronomia elkarteen kasuan, goizaldeko 02:00ak arte ireki ahal izango dituzte ateak astegunetan, eta 03:30ak arte ostiraletan, jaiegunetan eta jai bezperatan. 3. taldeko taberna bereziak, pub-ak edo diskotekak, 03:30ak arte egon ahal izango dira zabalik astegunetan eta 05:00ak arte ostiraletan, jaiegunetan eta jai bezperatan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude