Leioako XIX. Pop-Rock Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ra arte

Leioako udalak herriko XIX. Pop-Rock Lehiaketa deitu du.  Lanak aurkezteko epea datorren igandean, martxoaren 31n, bukatuko da.

Argitaratutako oinarrien arabera, taldekide bi gutxienez 14 ets 35 urte bitartekoak izan beharko dira.

Parte hartzaileek bost abesti dituen CDa bidali behar dute posta ziurtatuaren bidez Aterpe Leioa Gaztegunera (Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa – Bizkaia). CDarekin batera izen-emate orria beteta bidali behar da, eta taldean 18 urtetik beherakoak izanez gero, guraso edo tutorearen baimena ere igorri beharko da.

Sariei dagokienez, honakoak izango dira: Metal saileko talde onenaren saria (1.200 €koa); Pop-Rock saileko talde onenaren saria (1.200 €); Leioako Udalaren saria, bertako talde onenari (gutxienez taldekide bik leioaztarrak izan beharko dutelarik, 600 €); Euskara Zerbitzuaren sari berezia, euskarazko abesti onenari (600 €), eta, azkenik, Leioako XIX. Pop-Rock Lehiaketako ‘Irabazle nagusia’-ren saria (400 €). AZken sari hau kategoria ezberdinetan saritutako taldeen arteko onenari emango zaio. Kasu honetan, sari hau saileko irabazlea izategatik jasotako sariari gehituko zaio.

+ Info

Oinarriak   Liburuxka-POP-ROCK_19

Baimena   Baimena_Pop-Rock 2019

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude