Leioandin alokairuan hartzeko 101 etxebizitzetarako izen-emateko epea, zabalik

Atzo, azaroaren 28an, argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Leioandiko babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairu-araubidean esleitzeko prozeduraren hasiera.

Parte hartu ahal izateko, bete beharreko baldintzak dira Leioako udalerrian erroldatuta egotea behintzat bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat, gutxienez, hiru urteko antzinatasunarekin; 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea;  mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko (baldintza hau egiaztatzeko eskaeraren titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da); etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindua argitaratzen den eguneko aurreko bi urteetan; bizikidetza unitateak 6 kide baino gehiago ez izatea.

Aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera , esleipen prozedura horretan partehartzeko, 2018ko abenduaren 10a eta 21a bitarteko epean (biak bame) izena eman beharko daEtxebizitza horiek eskuratzeko bete behar  diren  baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topa daiteke.

Baldintzak betetzen dituztenek eta prozeduran parte hartu nahi dituzten guztiek, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakete:

  • www.etxebide.euskadi .eus  webgunean
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza,­ Gran Vía, 85-6. 48011-Bilbao
  • Aurrez aurre: Gran Vía, 85,48011-Bilbao
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude