Leioaztar asko eta giro ezin hobea Euskaraldiaren zabaltze ekitaldian

Atzo hasi zen Euskal Herri osoan Euskaraldia, 11 egun euskaraz izeneko ekimen erraldoia.

Leioan ere, arratsaldeko 19:30ean eman zitzaion hasiera Euskaraldiari Iparragirre kaleko Stoaren ondoan burutu zen ekitaldiaren bitartez.

Leioaztar asko, ume zein heldu, batu ziren hasiera ekitaldian, eta giro ezin hobean burutu zuen. Hona horren argazkia:

Euskaraldia Leioan bultzatzen ari den taldea ekitaldi xumea prestatu zuen arratsaldeko 19:30erako. Bolanderak, bertsoak eta dantza plazak alaituta ibili ziren bertaratutakoak, indarrak hartzen 11 egunetan zehar mingaina dantzan eta belarria tente jartzeko, euskaraz jarduteko edota ulertzeko saiakera egiteko.

Norbanako eta talde leioaztar dexentek eman du izena Euskaraldian

Datu ofizial eta publikorik ez badago ere, nabaria da herrian azken aste eta egunotan Euskaraldian parte hartzeko  dagoen joera. Askotxo dira gure herrian jendarteko ekimen erraldoi honetara atxikitu diren taldeak. Hona hemen azkenetarikoak:

San Bartolomeko Auzotarrok taldea  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bizkiak akademia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leioako Emakumeak futbol elkartearen nagusien B taldea

Atzo, bestalde, herriko zenbait tabernetan nabaria izan zen zenbat lagunek zuten paparrean jarrita Euskaraldiaren Ahobizi edo Belarriprest txapa. Gola sartuko diegu orian arteko ohiturei? Ekinez ezina eginez esan ohi da euskaraz. Beraz, ekin eta belarria tente eta mihia dantzan jarri!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude