Antzerki familiarra
Imaginart (Katalunia)
Little Night-ek gauarekin jolasten du, fantasiazko pertsonaiekin, eta umorearekin, umore nolabait zentzugabe, aldrebes eta surrealistarekin. Bere poltsarekin bidaiatzen duten izarrak, zerutik behera datozen aterkidun andre-gizonak, den-dena zipriztintzen duten kolorezko orbanak, autoak eta autoak orbanok saihestu nahian.
Zentzumenak kitzikatzen dituzten irudi iradokitzaileak, umeek jolastu daitezen eragiten dutenak, ukitu eta batera edota haien atzetik joanda formaz eta kolorez aldatzen direnak…
Imaginart konpainiak emozioak piztu eta zirrara eragiten du bere ikuskizunen bidez: jakin-mina pizten, alegiazko mundua aberasten, gune berriak sortzen eta mugak arakatzen dituzten ikuskizunen bidez.
Laburrean
Zuzendaritza Jordi Colominas
Gidoia, grafismoa eta animazioa Carles Porta
Soinu-banda eta konposizio musikala Josep Maria Baldomà
Zuzendaritza teknikoa eta programazioa Román Torre
Ekoizpena Isabel Urpí
Iraupena 40′
Ikuslegoa 1-4 urte
Leku kopuru mugatua 25 ume eta 50 heldu
Lekua Auditorium (eszenatokia)
Eguna Azaroaren 25ean
Ordua 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan
Sarrera 3-5 euro