Leioa 80′ taldeak Indar Saski mendean hartu zuen (59-64) ostiralean jokatutako partiduan
Leioa Saskibaloi Taldearen jardunaldi berria atzo ostiralez hasi zen, Leioa 80′ taldea Lauroko joku-zelaian aritu baitzen Indar Saskiren aurka. Leioakoek irabazi zuten partidua, 5 puntuko aldea lortuz (59-64).
Larunbateko jardunaldian nazional mailako neskak Mungiara joango dira, eta Kandelazubietan partidu eskaintza ugaria egongo da. Goizean maila bereziko mutil kadeteen eta lehen mailako mutil juniorren txanda izango da. Arratsaldean, bigarren mailako nesken taldeak Gordexolaren aurka jokatuko du.
Igande goizean Leioa Berriren eta mutilen lehen mailako kadeteen txanda helduko da.