Aurten, San Juan jaien kartel lehiaketan 9 lan besterik ez du jaso Leioako Udalak. Eta finalista bezala horien arteko 3 kartel aukeratu dira.
Hiru karel horiek ikusgai jarri ditu udalak Kultur Leioaren webgunean. Eta maiatzaren 2ra arte, botoa eman daiteke kartel gogokoena aukeratzeko: 3 puntu gogokoenari, 2 puntu bigarrenari eta puntu 1 hirugarrenarentzat.
Kartel irabazlea izango da herritar eta epaimahaiaren puntu gehien jasotzen duena.
Bozkatzeko, sakatu esteka honetan.