Maiatzaren azken aldean argitaratuko dela Telleriako etxebizitzen behin-behineko zerrenda iragarri du Udalak

Telleria auzoan Babes Ofizialeko 11 etxebizitza eta 4 etxebizitza tasatuak alokatzeko aurkeztu diren eskarien banakako baliozkotze lanetan dabilela Udala iragarri du gaur tokiko erakundeak.

Maiatzeko hilabete honetarako behin-behineko onartuen zerrenda argitaratuko da, eta alegazioak egiteko 10 egun naturalak pasatu ondoren, behin-betiko zerrenda onartuko da eta zozketaren eguna ezarriko da, Udalak bere webgunean agertu duenez. Ekainaren lehen egunetan zozketa egitea aurreikusten da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude