Maite Franko ipuin-kontalariak emango dio hasiera ikasturte honetako udal Liburutegiaren programa honi.
Emanaldia, 3 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendua, bihar ostegunez burutuko da, arratsaldeko 18:00etan, haur Liburutegian.
Horrexegatik, udal Bibliotekaren espazio hori itxita egongo da 17:45etatik 19:00etara.
Parte hartzea zabala da, baina aldez aurretik izena eman behar da.