EH Bilduk iragarri du udal ekimenak antolatzeagatik Mendibile Jauregian ez dela ordaindu beharko aurrerantzean.
Orain arte, herriko Udalak Jauregia erabiltzeagatik ordaindu behar izan du, nahiz eta Jauregiaren jabetza Udalarena izan.
EH Bilduk adierazi duenez, “hau guztia askotan salatu ostean eta kontratua eskatu ondoren, Udal Gobernutik adierazi digute kontratuaren berrinterpretazioa egon dela, eta jada ez dela ordaindu behar udal ekintzengatik”.
Ezkerreko talde subiranistak pozik agertu da Udal jarrera aldaketa honengatik, eta oposaketa lan eraginkorra egin izanari egotzi dio hori.
Mendibile Jauregia gaztetxea izan zen hasiera batean. Gazteak kaleratu ostean Jauregiaren berregokitzapenerako lanei ekin zien Udalak eta horiek bukatu ostean Jatorriko Izendapenaren Bizkaiko Txakolinaren Elkkarteari laga zion. Egun, aipatu elkarteak kudeatzen ditu Udal Jauregi hori.