Mobilizatzen jarraitzea erabaki dugu

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Plataforma eta Mugimenduak

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Plataformak, Gasteizen elkarturik, adierazten dugu:

  1. Gutxiengo pentsioei etapentsio kontributiboeidagokienez, PSOE-Podemosen akordioak %3ko igoera iragartzen du. Hori gehienez, 12-18€ko igoera baino ez da, gure aldarrikapenetatik eta Europako Gutun Sozialak aholkatzen dituen 1080€tatik, osourrun
  1. Pentsioen gaurkotzea KPIaren arabera aipatzen denean. ez dago berririk. PPk eta EAJk, bere garaian, 2018 eta 2019rako adostutakoa, mantentzen da eta. Neurri hori gure mobilizazioen ondorio izan zen.
  2. Laburbilduz, 2019rako Estatuko aurrekontuetan ez da inongo konpromisorik agertzen Pentsioen Sistema Publikoa, legez bermatzeko, ezta ere, eskubide konstituzional bezala jasotzeko. Ez da onartzen, ezta bermatzen ere,  gutxiengo pentsio duina.
  3. Horrez gain, eta Euskal Erakundeei dagokienez, indarrean dauden legeek ez  diete uzten beraien ahalmenak betetzen eta beraien gastu  muga erabakitzen eta horrela Estatuak baztertzen dituen pentsioak, duintasunez bermatzen.

Ondorioz, gure batasuna indartuz, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dugu, gure erantzunik gabeko eskaerak lortu arte. 2011 eta 2013ko erreformen berehalako deuseztatzea exijitzendugu eta Jasangarritasun Faktorea ezabatzea.

«Kopagoa» eta «medikamentazoa» deritzonak,indargabetzea exijitzen dugu eta Zerbitzu Sozial Unibertsalak, Publikoak eta doakoak eskatzen ditugu. Prekarietatea eta genero arrakala gainditze aldera, 1080€ko gutxiengo pentsioa exijitzen dugu.

Pentsio Sistemaren sostengarritasuna, posiblea da gutxiengo soldata hobetuz, lan-erreformak indargabetuz, kotizazio-mugak gaindituz, ustelkeria eta fiskalitate-ihesa zigortuz. 

Aberastasunaren bidezko banaketa baliatuko duen erreforma fiskala exijitzen dugu. Bide horretan, positiboki baloratzen dugu aurrekontuetan agertzen den 900eko Lanbidearteko Gutxiengo Soldata, baina eskasa. Positiboki baloratzen dugu ere, menpekotasunaren laguntzarako aurrekontua, %40 igotzea.

Gasteizko eta Iruñako Gobernuei exijitzen diegu dagoen aberastasuna zuzen banatzea eta 1080€ko Gutxiengo Pentsioa onartzea.

Arestian ezan dugunez, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dugu. Hori dela eta , datorren abenduaren15ean,lau hiriburuetanmobilizazio handiak egitera dei egiten dizuegu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude