Aurreko urteetan bezala Betiko Ikastolak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia antolatu du Leioan.
Pailazo famatuek haien azken lana aurkeztuko dute gure herrian, “Borobilean”. Pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?
Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu…
Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.
Ekainaren 8an izango da Kandelazubieta kiroldegian eta bi saio izango dira (5etan eta 7.30tan).
Sarrerak Betiko, San Nikolas eta Ander Deuna Ikastoletan dituzue salgai 8€ren truke.
Laburrean
Ikuskizuna Borobilean
Aktoreak
Pirritx Aiora Zulaika
Porrotx Joxemari Agirretxe
Marimotots Mertxe Rodriguez
Maribel Oihana Sanchez
Jeronimo Alex Tetuan
Izar dantzaria Izaskun Forcada
Ekoizpena Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza Katxiporreta Koop.
Musika Joseba Ponce, Karlos Osinaga
Iraupena 70 minutu gutxi gora-behera
Familia-antzerkia (0-100 urte)